XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Curriculum egitasmoaren laborapena

Diagnostiko-ebaluaketaren ondorioz irakasle taldeak Hizkuntz Curriculum Egitasmoa laboratzea erabakitzen du.

Helburu nagusia, orain ere, gure praktika argitzea talde hausnarketa kritikoa eginez, eta ikuspuntu ezberdinak proiektu batu batean integratzea izango da.

Hizkuntza arloaren argitze prozesu honetan lan-talde bakoitzak (zikloak eta euskera batzordea) interesgarrien iruditzen zitzaion atala sakondu du eta bertan egiten dena beste eskoletako esperientziekin kontrastatu egin da.

Prestakuntzarako barne aholkulariak lan talde bakoitzean materialeak, esperientzi berrien erreferentziak eta eztabaidarako markoak proposatzen ditu.

Lankidetza giroa bultzatzen du eta egindakoaren antolatzaile eta memoria da.

Lan-talde ezberdinetan emandako eztabaidak eta hartutako erabakiak lotzen ditu.

Prestakuntza esperientziaren balorapena

- Aukeratutako metodologia induktiboa ditugun helburuetarako koherenteena dela deritzogu.

Hala ere, oraindik Komunitateko Oinarrizko Curriculum Diseinua argitaratu gabe zegoenez, praktikatik abiatzea zen agian genuen aukera bakarra.

Modu honetara emaitzak epe erdira ikusten direnez, aurretik, helburuak, espektatibak eta konpromezuak ongi argitu beharra dago.

- Ikastetxearen deskribaketaren kasuan, erabilitako metodologia kualitatiboa behaketan oinarriturik egonik, oso aberatsa izan da.

Datu bilketa eta antolaketa oso neketsua da eta denbora asko hartzen du, bainan praktikatik abiatu nahi dugunean, behaketa zuzena eta elkarrizketen bidez geletan benetan gertatzen denarekin jokatzen dugu.

Bereziki azpimarratu behar da taldeak norbere hobekuntzarako bere burua begiratzea eta lankide baten behaketa langungarria izan daitekela kontsideratzeak duen balioa.

Hau da, behatua izaten uzteak, bestearen aurrean biluzteak duen balioa, are gehiago eskolara heldu berriak direnentzat, Proiektuaren formulazio eta eskaera garaian egon ez zirenentzat.

Deboluzio saioetan benetan egiten dugunaz eta gure kezketaz aritzen gara.

Baina, hitzegiteko espazio bat sortzen denean, komunikazioa eta sortu daitezkeen arazoen bideraketa bereziki zaindu behar dira.